Noticias

 

Azken hilabete hauetan, Bizilabe tailerretan zientzia eta teknologia ekintza ugari egin dituzu. Zu eta zure taldeak bezala, gainerako Nerbioi Ibaizabaleko herrietako gazteak ere aritu dira bestelako tailerrak egiten. Orain, aste hauetako lanaren emaitzak erakusteko garaia iritsi da!

Datorren otsailaren 15ean, Basaurin egingo den Bizilabe STEAM Festibalean, Nerbioi-Ibaizabaleko gazteak bilduko gara, Bizilabe saioetan prestatu ditugun gailuak eta ikasitakoak bata besteari erakusteko. Baita bertaratzen diren herritarrei ere!

Gainera, Arrigorriaga edo Ugao-Miraballeseko gazteek antolatutako EscapeRoom-ean edota ginkana-zientifikoan ere parte hartzeko aukera izango duzu lagunekin batera!

Egitaraua atxikita duzu eta informazio gehiago honako esteka honetan topatuko duzu: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/nerbioi-ibaizabal/albisteak/otsailaren-15ean-bizilabe-steam-festibala-ospatuko-da-basaurin

Bertan ikusiko dugu elkar!

Oharrak:

  • EscapeRoom-ean edota ginkana-zientifikoan parte hatzeko izena eman beharko duzu, zure herriko gazte lokalean.
  • Basaurira bertaratzeko autobusa izango duzu zure herritik. Horretarako ere izena eman beharko duzu zure herriko gazte-lokalean.

Zeberiotik pasako den autobusaren ordutegia hauxe da:

Bus 2  
Irteerak:

  • 15.00  Orduña P.b bomberos
  • 15.30  Orozko P.b Zubiaur - Larrazabal Kalea frente a Caja Labora (Donde cogemos los del insti todos los días)
  • 16.05  Zeberio, Plaza
  • 17.25  Ugao.  P.b  BBK
  • 16.45   ---- Helmuga: Basauri -- P.b. Colegio San  José ello van a   Plaza Solobarria 16.45
  • Itzulera: 20:30 Basauritik

Liburuxka (PDF 739KB)