Esparru desberdinetan partaidetza bultzatzen jarraitzeko asmoz, Udaletxetik beste topaketa batera deitu egiten dizuegu. Bilera berri honetan jarraian agertzen diren gaiak landuko ditugu:
Plana garatzeko herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da. Era honetan, Tokiko Agenda 21ean lantzen diren arloei buruzko ikuspuntu desberdinen inguruan hitz egin ahal izango dugu: planeamendua, mugikortasuna, biodibertsitatea, gizarte gaiak, gazteak, kultura, kirola, generoa, zarata, kutsadura, lana...
Paraleloki, urtarrila eta otsailean, telefono bidez inkesta egingo zaie eskualdeko biztanle batzuei.
Informazio gehiagorik behar izanez gero, edo arloren bat argitzeko beharra izanez gero, jar zaitezke harremanetan:
ZEBERIOko UDALA (Marijez galdetu)
Tfnoa: 946481079
e-mail: udala.zeberio@bizkaia.org
Animo eta parte hartu!
Oharra (PDF 119Kb)