Albisteak

 

Zeberioko Udalerrian abian jarri da Zainduz programa, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Udal Gizarte Zerbitzuen Sailak emoten dauzan zerbitzuen barruko programa honen bitartez erantzuna emoten jake egungo jendartean zeinketen arloan sortutako eskaerei.

Zainduz programa mendekotasun egoeran dagozan pertsonak zaintzen dabezan senideentzako udal laguntza zerbitzua da. Prebentzinoa, informazinoa, aholkularitza, gizarte sentsibilizazinoa, borondatezko lana, prestakuntza eta laguntza psikologikoa lako ekintzak garantzen dauz, zaintza eraginkorra eta hurrekoa errazteko eta mendekotasun egoeran dagozan pertsonek euren etxeetan jarraitzea laguntzeko.

Proiektuaren inguruko informazio gehiago (PDF 1,91MB)