Albisteak

 

Covid-19ak gure egunerokotasunean inpaktu handia izan dau, eta ondorioz, baita euskeraren erabileran be. Gure bizi-ohiturak egoera barri honetara moldatu behar izan doguz, baina horrek ez dau esan nahi kultura eta hezkuntza zaintzen ez doguzanik.

Erabateko konfinamendua amaitu da dagoeneko, baina eskola-orduen etenaldiak gure hizkuntzaren erabilpena gitxitzea ekarri dau.

Horregaitik, euskerari hegoak emon eta ikasturtean zehar lortutakoa ez galtzeko, euskara ardatz izango daben jarduera didaktikoak eskainiko doguz, funtzio komunikatiboa eta adierazapena modu dibertigarrian landuz.

Euskeraz berba egin ahal izetea da asmoa, harreman pertsonal eta linguistikoak landuz, Covid-19aren ondorioz euskera komunikazino-bide lez galdu dabenekin. Ekimena uztailean eta abuztuan egingo da, astean 30 minutuko bi saio eskainiko dira, adinaren arabera antolatutako taldeetan.

Gazteen osasuna bermatzeko, ekintzak on-line eskainiko dira, gazteei helburu hezitzaileak dituen espazio ludiko bat eskainiz, euskaraz bizi eta autonomia pertsonala garatzen lagunduko deutsena, parte hartze aktiboa eta elkarbizitza sustatuko dabezanak.

Jakin badakigu gure herria anitza dala, eta bizi dogun egoera honi aurre egiteko, ekimen hau auzotarren arteko hartu-emonak estutzeko bide polita izan daitekela uste dogu.

Interesa badaukazu, Web gunean inprimakia bete, Udaletxera deitu (946481079), WhatsApp zerbitzura idatzi (689947799) edo e-posta helbidera: udala.zeberio@bizkaia.org.

Izen-ematea zabalik ekainaren 26a arte.

Emon hegoak euskarari!