Albisteak

 

Behin eta barriro erantzukizunez jokatzeko deiak egiten dabiz erakundeetatik, COVID-19 gehiago zabaldu ez daiten.

Ezin deutsagu errealidadeari lepoa emon eta ezer gertatuko ez balitz lez jokatu, egoera hau hasi zanetik hildako eta gaixotutako persona kopuru handia alde batera itzita.

Danok ikusten dogu agerraldi eta kutsatze barrien eta talde eta persona desbardinen jarduera ardurabakoen arteko lotura.

Udaletik, beste behin be, erantzukizun eta alkartasun ariketa bat eskatzen deutsuegu, Zeberion kutsatze handirik gertatu ez daiten datozen egunetan.

Badakzu aurten ez dagoela jairik. Ez ospatu.