Burdin-hesiaren leheneratzea

Arkeologia-lanak San Segismundo inguruan

Burdin-hesiaren hondarretan egin diran lanen bigarren astean, Bilbo erori eta azpiegitura bertan behera laga zanetik lohiz beteten joan diran betelanak hustu dira.

Hustu danean, metrailadore-habiaren barruko babeslekua eta honen sarbidea -tiratzailea kokatuko zan lekuaren ostean eskailera batzuk jaitsita- azaldu dira.

Bestalde, ondoko lubakitik gotorlekura dagoen alboko sarbidea be zehaztu da. Lubaki hau, lur naturala mozten dauan zanga soil bat eginda eraiki zan.