Bahitutako askatasunak

Gerra Zibilean hainbat pertsona atxilotu eta, alde biek komentuetan, bainuetxeetan, itsasontzietan eta ikastetxeetan prestatutako espetxeetara, itxialdi-zentroetara eta kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten.

Jakin badakigu Zeberioko herritar batzuk espetxe frankistetan egon zirela. Seguruenik, zerrenda honetan ageri direnak baino gehiago izango ziren:

Juan Arocena Rotaetxe Espetxeratua
Eugenio Artetxe Aldekoa Espetxeratua (Resid-Areatza)
Teodoro Ayestaran Arrugaeta Espetxeratua
Esteban Barrondo Intxaurraga Espetxeratua
Eusebio Berasategi Artiñano Espetxeratua
Pedro Bretón Pérez Espetxeratua (Resid-Arrankudiaga)
María Etxebarria Artetxe Espetxeratua (Resid-Areatza)
Fermín Goti Basterra Espetxeratua (Resid-Igorre)
Tomás Iturrioz Gorostiaga Espetxeratua (Resid-Zeanuri)
Francisco Ormaetxea Zubero Espetxeratua
José Rekalde Olabarria Espetxeratua
Gregorio Urraza Urrutikoetxea Espetxeratua
Ángel Zubiaur Intxaurraga Espetxeratua (Resid-Zaratamo)
Julián Iragorri Urteaga Errepresaliatua - León
*Iturria: EJ/GV Euskadi. Memoria historikoa eta Euskal Memoria Fundazioa

Bitxia bada ere, espetxeetako bat Upo-Mendi itsasontzia izan zen, ur gaineko espetxe gisa funtzionatu zuen ontzia, honen arratoiz betetako soto ilunetan ehunka preso pilatu zirelarik. Itsasontzi hau Sota eta Aznar ontzi-enpresak zeukan ontziteriaren parte zen. Enpresa honek, Bizkaiko mendien izenekin bataiatu zituen bere itsasontziak.