Bonbak Zeberio gainera

Bizkaiak bonbardaketa ugari jasan zituen Gerra Zibilean. Batzuk bereziki odoltsuak –esaterako Gernikakoa edo Durangokoa-, baina guztira 33 izan ziren hegazkin etsaien bonbak jasan zituzten Bizkaiko herriak.

Zeberiok ere jasan zituen aire-eraso hauek. Izan ere, Bilbotik oso gertu zegoen eta Burdin Hesia bere mendiak zeharkatzen zituen. Guztira 4 egunetan erori ziren faxisten bonbak Zeberio gainera.

1937ko apirilaren 9an.
1937ko maiatzaren 12an.
1937ko maiatzaren 3an. 
1937ko maiatzaren 24an. 

Bonbetatik babesteko asko izan ziren Zeberiotarrek erabilitako babeslekuak, hala nola Zeberio errekako zubi zahar edota mendietako kobazuloak. Koba hauen artean Solatxikoa dugu.

“Gure inguruen be bai ixin zien bonbardeoak bastante, bastante. Holan etze asko ez auden apurtu e? Baia bai, aberiek in ituezan”

“Ein aurien bonbardeo asko eta batzuk... umeak be tuertu pareu zirean, haxeagaz, bonbeagaz... eta beste batzuk besoak be kendute be bai, hanka batzuk be kendu dotsiezan bonbardeoak”
Manuela Uriondo

“Arboladiko bonbardaketan hainbat hildako”

Ahotsak: Gerra Zibila (1936-1939) proiektuaren barruan jasotako lekukotzen arabera, bonbardaketa haietako batek besteek baino ondorio txarragoak izan zituela ematen du.

“Hil in eituzen, parrokie baiño beheratxugoan egon zan, hementxe ontxe dauz parroke hemen, hortxe dau parrokie, hortxe arboladien hil eituzan bastante jentea, egon zalako bonbardeoa. Hor hil ituzen bastante jente... Bai. Bastante alargunek parau zirean hemen Zeberion, bonbardeau ein aurien da”.

Pertsona hauetako batzuk bonbardaketen biktimen erregistroetan jasota daude:

Juliana Ocerin Agirrezabala Zeberio Bonbardaketa 1937/05/12 Zibila
Francisco Zalbide Bilbao Zeberio Bombardeo 1937/05/25 Zibila

 

 

 

 

 

 

*Iturria: EJ/GV Euskadi. Memoria historikoa eta Euskal Memoria Fundazioa.