Borroka egunak Zeberion

Fronte nazionala udalerria iritsi ahala, areagotu egiten ziren aire-erasoak eta borrokak herriko mendi, baso eta bideetan.

Datuek erakusten digutenez, Zeberion jakin badakite apirila eta maiatza izan zirela hilabeterik latzenak. Horren erakusgarri, Zeberiok hilabete hauetan jasan zituen bonbardaketak eta miliziano batzuen bajak borrokaldietan.

Borrokalarien bajak Zeberioko mendietan:

José María Kareaga Larreategi Zeberio Borrokan 25/04/1937

-

Braulio Etxaniz Alzola Zeberio Borrokan 23/05/1937 Donostikoa jatorriz
Everardo García Fernández Zeberio Borrokan 26/04/1937 Bilbokoa jatorriz
Pascual Zabala Alonso Zeberio Borrokan 22/05/1937 Ibarrakoa jatorriz
* Iturria: EJ/GV Euskadi. Memoria Histórica eta Euskal Memoria Fundazioa

Apirilaren amaieran Zeberion ezarri zuen bere kuartel nagusia Juan Ibarrolaren 3. Euskal Dibisioak , inguruan Burdin Hesia babesteaz arduratuz. Modu antolatu samarrean egin zuten atzera, 1937ko ekainaren 11 eta 15 artean, baina Gaztelumendi-Urrusti  inguruan sektorea hautsi eta Upo mendia hartu izanak Hesian zeuden posizio guztiak atzera egitea ekarri zuen, inoiz ere ez zirelarik sektore horretan defendatzera iritsi.  Upo bertan behera utzi ostean, Nerbioi ibaiaren eskuinaldean berreraiki zen lerro berria, baina honek ere ez zuen iraungo.  Nafarroako 4. Brigadak 1937ko ekainaren 17an hartu zuen Zeberioko errepidea, eta biharamunean, Bilboren erorketaren bezperan, Uga-Miraballesetik zeharkatu zuten Nerbioi ibaia.

Zeberioko herritar ugari, kasu askotan inolako esperientziarik gabekoak, hil ziren egokitu zitzaizkien fronteetako borrokaldietan.  Izen haietako batzuk zerreda ofizialetan ageri dira:

Izena Abizenak Non hildakoa Zein egoeratan Data Batailoia
Santiago Aramendi Larrea Asturies Borrokan 1937/02/27 Artilleria astuna batailoia
Rafael Ayesta Lecue Otxandio Borrokan 1937/03/15 Padura batailoia
Juan Larrea Akesolo Lemoiz Borrokan 1937/05/16 Stalin batailoia
Justo Lasa Barbara Asturias Borrokan 1937/02/23 Ariztimuño batailoia
Pedro Salcedo Yarza Nafarrate Borrokan 1936/12/03 Stalin batailoia
Juan José Zaballa Bilbao Sollube Borrokan 1937/05/04 Stalin batailoia
* Iturria: EJ/GV Euskadi. Memoria Histórica eta Euskal Memoria Fundazioa

Gerra garaian asko izan ziren familia-kide, lagun zein auzokideak galdu zituztenak. Askotan ez zekiten hauek hor nun han edo hilik zeuden. Hau da Jesus Angel Rotaeche pilotuaren kasuan gertatutakoa. Hasieran desagertutzat eman bazuten ere gero Argelian hil zela jakin izan zen.

“Abioia pilotetako ikasitakoa, ilustraua izan behar zan. Nik ezagutu neban Rotaetxe… behin abioiagaz saludetan be etorri zan Zeberiora! Dana dala, gerrea amaitutakoan kanpoan geratu behar izan zan, Aljerian… eta han hil zan” Pablo Intxaurraga