Polixene Trabudua, abertzale tinkoa

Polixene Trabudua Sondikan jaio zen, 1912an, familia apal eta euskaldun baten baitan.  Bere jaioterriko eskolan irakasle aritu zen, eta Lauaxeta olerkariak motibaturik, euskara sartu zuen bere klaseetan.  Bere senargaiaren eraginez –Jose mandaluniz, Athletic-eko jokalaria- Eusko Alderdi Jeltzalearen giroan barneratzen hasi eta Emakume Abertzaleen Batzan parte hartu zuen. Azken honetan, gerra zibilaren aurreko urteetan, hizlari bezala nabarmendu zen. Bitxia bada ere, Lauaxetak berak proposatu zuen Polixene mitinlari jarduteko, eta Haydée Agirre, Julene Urzelaia, Maria Teresa Zabala… eta abarrekin batera mitinlari gisa nabarmendu zen.

Behin baino gehiagotan espetxeratu zuten “Espainia iraintzea”ren salaketapean, lehenengoz 1933an Larrinagako espetxean sartu zutelarik.  Gerra hasi zenean, bi seme-alaben  eta bidean zetorren hirugarren baten kargu eginez, udalerri batetik bestera ibili behar izan zen, eta hurbiletik bizi izan zuen Gernikaren bonbardaketa. Azkenik, beste emakume askok bezala, Polixene Bordelerantz zihoan itsasontzi batean sartu eta 1990ra arte iraungo zuen erbestealdia hasi zuen. Erbesteko urte hauetan Suitza, Paris eta Venezuelatik igaro zen, besteak beste. Venezuelan 40 urte bizi izan zen, bere bigarren aberria bilakatuz. Han irakasle lanetan jardun eta makinatxo bat artikulu idatzi zituen.

1990ean itzuli zen, lehenengo Donibane Lohitzunera eta ostean Zeberiora. Hemen, lasaitasunez eta jakituriaz gozatu zuen bere bizitzako azken etapa, bere seme txikienarekin batera.

Sus escritos han sido recopilados en dos publicaciones:

Bi argitalpenetan bildu dira bere idatziak:

Artículos de Amama (1991)
Polixene: Crónicas de Amama (1997)

Hace exactamente 50 años, en plena guerra civil di a luz a mi tercer hijo. Dos días después un ataque aéreo nos obligó a permanecer refugiados, durante horas de terror, bajo el tunel de la vía de ferrocarril cercano… con el agua hasta la cintura.
Artículos de amama. 21/04/87

Una abuelita vasca de 85 años, Margari Miñaur de Gallastegi, quien después de grandes pruebas de exilio, dolores y pérdidas, vive el final de su recorrido terrestre rodeada de sus hijos y múltiples nietos, formando tribu, con fortaleza, en un robusto caserón. Ella es, para los que siguen, como un faro de seguridad moral; una prolongación del pasado donde afincar sus robustas raíces para que las nuevas ramas puedan extenderse hacia espacios desconocidos…
Artículos de amama 07/09/86