Gertakari historikoak

Imagen de Zeberio

Zeberiok badaukaz bere berezitasunak Bizkaiko haran, elizate eta herri batzar guztien aldean. Bereizgarriena, historia osoan eta XIX. menderarte, haraneko auzotarrak bi alderdietan banandurik egotea izan da

Batetik zaindariak, mendi hegalen erdialdeko auzoetako nekazari eta lur gitxiko jabeak, bestetik infantzoiak, leinu nagusiak, haran ondoan bizi ziranak, bertoko soro, burdinola eta erroten jabe zirala.

Beste berezitasun bat ondokoa da : Zeberion bi alde egon ziran, zereginek bereiztuak, Olabarrietan erlijinoa zan nagusi eta Zubialden gizarte edo administrazio jarduera.

Ezaugarri honeek bazter itziz gero, ganerakoan Zeberio Bizkaiko landa lurreko beste herri bat besterik ez da. Beraren ekonomi iturriak beti izan dira solo beharretik, abere-hazkuntzatik eta basogintzatik datozanak.

Azkenengo hori, basoa, Zeberioren nortasuna inguruko herriakaz alderatuz nabarmentzeko balio deuskun faktorea da, batez ere intsignis pinua ekarri ebenetik.

Egurraren inguruan sortu da haraneko industria, zerrategiak.

Historia-aurkibidea