Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko Eydeiria (Smara) herriko eta Zeberioko udalok senidetzea eta elkarrekin lan egitea erabaki dugu, ondoko helburuak lortzeko:
-Saharar herriari laguntzea, herri horren borroka zuzenean eta autodeterminazio eskubidea lortzeko borrokan.
-Gatazkaren irtenbidea zuzena, baketsua eta iraunkorra izateko ekimenak bultzatzea.
-Herrien artean elkartasun, bake eta ongizate loturak izateko erabaki sendoa aldarrikatzea.
-Gizarte, kultura, kirol eta turismo arloko harremanak bultzatzeko elkarrekin lan egitea.
-Udalerrien arteko lankidetza eta trukea herri biek nahi duten bestekoa izango da, eta, beraz, garatu beharreko arloak ez dira mugatuak izango.
-Senidetutako herrien arteko harremanak eta udal bietako kideen parte-hartze zuzena ahalbidetuko duten jarduerak jarriko dira martxan.
-Udal gobernuek herritarren jokabidearen oinarri izan behar duen elkartasun eredua zabaldu behar dute beren herritarren artean, arazoak konpontzeko dauden baliabideak konpartitu eta egokitzen ikasiz.
-Hitzarmen honen indarraldia udalerri biek duten borondatearen araberakoa izango da.
-Senidetutako Herrien Munduko Federazioak ezarritako printzipioak errespetatzeko borondatea azaldu nahi dugu.
Eguna: 2001-03-18