Alkate andrearen mezua

Teknologi berriak ahalbideratzen dauskue munduari begira egotea eta, aldi berean, edozein lekutatik gugana hurreratzea. Izan daitela Web orrialde hau tresna baliogarri bat bai Udalaren jarduera jakinarazoteko zein herritarren partaidetza bultzatzeko.

Herri baten ondarerik eta baliotsuena bere herritarrak dira eta euren izenean Udal honetatik lan egitea erantzukizun haundia bada be, era berean, harro sentitzeko arrazoia da. Udal honetako zinegotzi eta langileen helburu nagusia Zeberioko herri-garapenaren alde behar egitea izan behar da eta, zelan ez, bertakoen alkarbizitza garatzea, eta horreri ekingo dautsegu.

Zeberio Euskal Herriko herri euskaldun bat da, besterik ez baina zeberioztarrentzat munduko lekurik eta onena eta hori da gure herrira datorren edonork sentitzea gura doguna, horrexegaitik “Ongi Etorri Gure Herrira” bertaratu zein birtualki web orrialde honen bitartez hurreratzen bazara

Alkate andreak
Ana Belen Alberdi Egiluz

 

Biscaytik
Saharako Errepublika Arabiarrekin senidetutako herriak