Berehalakoa da, anonimoa, konfidentziala eta doakoa, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.
Eguneko 24 orduetan erabil daiteke, urteko 365 egunetan.
Espezializatutako profesionalek atendituko zaituzte.
51 hizkuntzatan erantzuten du; entzumen- edota mintzamen-urritasunen bat dutenei, Telesor tresnaren bidez erantzuten die.
Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeez gain, emakume hauek ere artatzen ditu: familia barruko genero-indarkeriaren biktimak, sexu-jazarpenaren edota sexuan oinarritutako jazarpenaren biktimak, sexu-erasoen biktimak, behartutako prostituzioaren biktimak eta sexu-esplotaziorako gizaki-salerosketaren biktimak.
Emakume biktimak ez ezik, emakume horien ingurukoak eta informazioa edo aholkua eskatzen duten profesionalak ere atenditzen ditu.
Edozein emakume atenditzen du, edozein dela eta emakumearen administrazio-egoera.