Berdintasuna

  • Gizonduz. Sentsibilizazio eta prestakuntza programa 2019

Indarkeria matxistaren biktimentzako arreta telefonoa

Berehalakoa da, anonimoa, konfidentziala eta doakoa, eta ez du arrastorik uzten telefono-fakturan.

Eguneko 24 orduetan erabil daiteke, urteko 365 egunetan.

Espezializatutako profesionalek atendituko zaituzte.

51 hizkuntzatan erantzuten du; entzumen- edota mintzamen-urritasunen bat dutenei, Telesor tresnaren bidez erantzuten die.

Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeez gain, emakume hauek ere artatzen ditu: familia barruko genero-indarkeriaren biktimak, sexu-jazarpenaren edota sexuan oinarritutako jazarpenaren biktimak, sexu-erasoen biktimak, behartutako prostituzioaren biktimak eta sexu-esplotaziorako gizaki-salerosketaren biktimak.

Emakume biktimak ez ezik, emakume horien ingurukoak eta informazioa edo aholkua eskatzen duten profesionalak ere atenditzen ditu.

Edozein emakume atenditzen du, edozein dela eta emakumearen administrazio-egoera.

  • Emakunde
  • Beldur barik
  • Berdinbidean Bizkaia
  • Bizkaiko genero indarkeriaren behatokia
  • Gizonduz

Kontaktua

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu idaty iezaguzu honako helbide honetara: 

berdintasune.zeberio@bizkaia.org  

Albisteak

RSS iturria ikusi