Euskara

 

Izaerea eta kokapena

Organo aholku-emolea da, Zeberioko Udalari lotuta Gobernu batzordearen bitartez. Organo aholku-emole hau udalerrian hizkuntza-normalizazinoan jarduten daben talde, alkarte eta erakunde publiko eta pribauetako ordezkarien hartu-emonetarako organoa da.

Egitekoak

  1. Udal barruan euskerearen erabilerea normalizetako plana egokitzen laguntzea, hau da, udal barruko erabilera plana egiteko aholkuak emotea, Udalbatza Osoak ontzat emon aurretik.
  2. Onartutako plana garatzeko urteko kudeaketa-planaren jarraipena egitea.
  3. Zeberioko udalerrian euskerearen erabilerea normalizetako lanekaz zerikusirik daukien gaiak aztertzea.