Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzako plan estrategikoa da, hizkuntza-politika egiten diharduten herri-aginteei euren jarduna bideratzen lagunduko dien oinarrizko
tresna :>
Alde batetik, arazo nagusiak aurreikusi ondoren, epe laburrera eta luzeagora erdietsi behar diren helburuak adostu, egitarauak egokitu eta ebaluazioa-irizpideak zehazteko.
Bestetik, euskara biziberritzeko aurrekontuen azterketa sakona egin eta egungo egitarauek etorkizunean izan dezaketen eragina aurreikusiz lehentasunak finkatzeko.
Azkenik, herri-erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko eta euskalgintzan diharduten bestelako enpresa eta herri-elkarteekiko harremana bideratzeko.