Argazki Artxiboa

Argazki Artxiboa

Lekua : Zubialde 10
Ordutegia : 08:00 - 15:00

Helburuak :

  • Argazki Artxiboa sortzea. Bertan, Zeberio eta zeberioztarren ganeko argazkiak berreskuratu eta sailkatuko dira.
  • Antxinako ezaugarriak eta bizi-baldintzak ezagutzea.
  • Ahaztuta daukaguzan herriko gizon eta emakumeek bizitzan egindakoa berreskuratzea.
  • Euren bizitzan herri baten memoria egituratzen jardun eben pertsonen lana aintzat hartzea.
  • Herritarren garapen soziala, ekonomikoa eta ideologikoa jarraitzea.
  • Artxibo-funts moduan erabilgarri izatea, kontsultau gura dauen edozein auzokide, interesau edo ikertzailerentzat zabalik egongo dana.
  • Artxiboan dagoen materiala aldizkako erakusketen bidez ezagutzen emotea.

Gaiak:

  • Erretratuak
  • Paisajeak
  • Eguneroko bizitzea
  • Jaiak eta gertaerak
  • Eskolea

Artxiboagaz alkarlanean jarduteko moduak

Argazkiren bat emoteko interesa daukan edozeini laguntzea eskatzen deutsagu. Argazkia jaso eta kopia bat egin ostean jatorrizkoa jabeei bueltauko deutsagu.

Jabeek argazki bakotxaren ganean emon gura dabezan datu guztiak artxibo informatiko baten sartuko dira argazkia kontsultetea eta sailkatzea errezteko.
Argazkiren bat itxi gura izanez gero, hartu-emonetan jarri ondoko helbidekoekaz:

Ayuntamiento de Zeberio
Zubialde 10, 1º piso
Teléfono : 946481079
Fax : 946481983
www.zeberio.net