Artxibo Historikoa

Zeberioko Udalaren Artxibo Historikoa

Libro del Archivo Histórco del Ayuntamiento de Zeberio Artxibo hau Udaletxeko bigarren solairuan dago, artxibo modernoaren alboan. Artxibo historikoak atal bi daukaz:
Bata XIX. mendeari jagokona, eta bestea –antxinagokoa- aurreko mendeek eta XIX. mendearen hasiereak osotzen dabena.

Atal biak fisikoki banatuta dagoz, armairu desbardinetan. Ordenauta dagoz eta fitxategi zabala daukie. Ia dokumentu guztiak egoera onean eta kutxa berezietan gordeta dagoz.

A) ) XIX. mendeko artxibo historikoak ia 80 kutxa daukaz. Dokumentu gehienak eskuz idatzita egon arren badagoz inprimakiak eta beste dokumentu batzuk. Batzar Nagusietan hartutako Akordioak, Aldundiaren Zirkularrak edo Bizilagunen zentsuak lako dokumentuak dagoz –XIX. mendean administrazinoa hazi eta urtetik urtera uniformeagoa zanaren seinalea-. Normala danez, Artxibo honetako dokumentuak Artxibo zaharragoan dagozanak baino egoera hobean dagoz.

B) Artxibo zaharrenak be 80 kutxa inguru daukaz eta 1562 urtean Pedro de Leguinaeche eskribauak idatzitako aktekaz hasten da. Urteroko aktekaz jarraitzen dau, XVII. mendean beste eskribau batek ordezkatzen dauen arte. Notario-protokoloak notario aurrean idatzitako akordio eta kontratu mota guztiekaz osotuta dagoz: testamentuekaz, ezkontza kontratuekaz, salerosketekaz, ondasun eta herri-lanen enkanteekaz, lehen auzialdiko auziekaz, zentsuekaz, hipotekekaz, etab. Eskribauek idatzitako aktez ganera antxinako artxiboan elizakoak ez diran erakundeetako kontuak dagoz, besteak beste udalaren edo ospitalaren alde noble eta nagusietakoak.